XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gehienetan, ohi duten baino lasterrago lan egitera jotzen dute eta honek akats eta zalantzak dakartza.

Are gehiago, badaude pertsonak, inor begira badute, normalki lanik egin ezin dutenak ere.

Laguntz izpiritua behar-beharrezkoa da.

Kronometraketaren helburua, laneko baldintzen hobakuntza gisa ulertuko duena izan behar du eta ekoizpenaren ugalmenak soldata handiagoa ekar liezaiokeela uste duena.

Noski, Enpresak ere frogatu egin beharko du uste horrek erdia ustela ez duela.

Bere lanaren xehetasunak ongi esplika ditzan eskatu behar zaio eta aurkitzen dituen zailtasunak kontutan hartu behar dira, ahalik eta gutxienera murriztuak izan daitezen.

Egindako iradokizunak aztertu egin behar dira eta kontutan hartzen direla demostratu.

Gerta liteke langilearen aurkako jarrerarekin topo egitea ere, baldin eta finkatutako denborak, sariak erabakitzeko bakarrik balioko duela badaki.

Lan errepikatuak badira bestalde, errazagoa da antzematea, langilea berea ez den erritmo naturalean noiz ari ez den, zeren eta kasu horretan, zaila bait da zikloetako denborak erregulatzea, hots, segidako zikloetan aldaketa nabariak ematen dira.

Egoera hauek, artezia handiz konpondu beharra dago, kronometratzaileak bere izen ona galtzea nahi ez badu behintzat.

2.- KRONOMETROAREN MANEIAKETAKO EKINALDIAK.

Sistemarik erabilienetakoa, zerorako itzulera edo zerora itzultzea deitua da.

Kronometratzaile izateko, kronometroaren maneiaketa ia pentsatu ere egin gabe egin behar da eta horretarako zeharo menperatu behar da kronometroaren erabilera.

Zerorako itzulera hori egiteko, lehenik, eragiketarentzat kronometroak markatu duen denbora irakurri eta bapatean sakatuz orratza zerora itzultzen da hurrengo eragiketarentzat denbora kontatzen hasiz.

Sakatze horrek oso bapatekoa izan behar du sakatze-akatsik izan ez dadin.

Hau lortzeko, eragiketa asko egin behar da eta ariketa bakoitzean egindako sakatze-akatsak nahiz irakurketa-akatsak kalkulatu, arituaren arituz muga hertsi batzuren barnean sartzea lortzeko.

Hori egiteko, beste denbora-neurgailuren bat behar da eta normalean, erloju normala erabili ohi da, eragiketa guztien iraupen-denbora osoa emateko.

Partzialen eta osoaren arteko diferentzia izango dugu akatsa.

Kronometraketa egiten den akats erlatiboa kalkulatzeko, ondorengo kontzeptu hauek hartu behar dira kontutan: Ho = Hasierako ordua.

Erlojuaren minuteroko ordu zehatza izan ohi da eta kronometraketako orrian idazten da, une berberean kronometroa martxan jarriz.